Get all 7 Tenpora releases available on Bandcamp and save 20%.
Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of AMA, Ama (Single), MUNDU BERRIA, Iraolanekoa (single), Berriro asma nazazu, ITZULIKA, and TENPORA.
1. |
Itzulika
06:29
|
|||
ITZULIKA
Gur herri hau zertan da
Gure herri hau nun da
Gure herri hau ba al da
Gure herri hau zer da
Itzulika, itzulika
itzulika, itzulika...
Gure herri hau izana da
gure herri hau izango al da
Gure herri hau izana da
gure herri hau izango al da
Itzulika, itzulika...
Gure herrian zein da
gure herrian agintea
gure herrian zergatik da
gure herrian noiz arte ba
Itzulika, itzulika...
Gure herria ni naiz
gure herria hor dago ba
gure herria izana da
gure herria izango al da
Gure herria ni naiz
gure herria hor dago ba
gure herria izana da
gure herria, gure herria!
Itzulika...
Gur herri hau zertan da
Gure herri hau nun da
Gure herri hau ba al da
Gure herri hau zer da
Gure herri hau, gure herri hau (bis)
|
||||
2. |
Berandu da
05:22
|
|||
BERANDU DA
HIRIAK EZ DU TOKIRIK
BAKARRIK BIZI NAHI DUTENENTZAT
ZERUAK EZ DU TOKIRIK
GU BIONTZAT…..BIONTZAT.
EGUZKIAK EZ DU ARGITZEN KAIOLA HONTAN
IZUAZ OHARTZEN NAIZ….. BAKARRIK OHARTZEN NAIZ
IXILTASUNEZKO BESARKADA BAINO EZ DUT NAHI
HEMENDIK BIDAIATZEKO
URRUTIRA..
ZERURA…
BEGIRA… NI ARI NAIZ…
URRUTIRA…
ZERURA…
BEGIRA… ARI NAIZ…
BAINA BERANDU DA.
UMEZURTZ GERATU GINEN
SOKA BATETIK ZINTZILIK
ZURE ARGAZKIARI BEGIRA
GERATU NAIZ….IXILIK.
OROIMENEAN DENBORAK AURRERA DARRAI
URDINEZ JANTZIA NAIZ…..BELDURRAZ OHARTZEN NAIZ.
BESOAK GUZTIZ ZABALDU… BESTERIK EZ DUT NAHI
HEMENDIK BIDAIATZEKO
URRUTIRA..
ZERURA…
BEGIRA… NI ARI NAIZ…
URRUTIRA…
ZERURA…
BEGIRA… ARI NAIZ…
BAINA BERANDU DA.
( DENBORAZ KANPO GABILTZA….)
|
||||
3. |
Egunero hasten delako
06:20
|
|||
EGUNERO HASTEN DELAKO
Joan, etorri,
altxa, hor jarri,
utzi, ekarri:
ez pentsatu...
Erleen eran
polena edan:
ez begiratu
erlauntzara:
lore denak dira lore bera.
Gerrako glori,
zelaia jori:
zuk bertan korri,
maldan gora.
Heldu gau horri,
zama arindu,
hautsa astindu:
bi dardara gara...
Bizitza azkarregi doan hura da.
Kateatzen den momentu
zerrenda bat...
Egunero da ezberdin, bestela zer?
Berdin bada, azkar doa:
ezberdina, motelago.
Itzultzea ez dut laket.
Aukeran naiz
doan hori.
Doan hori,
beti...
Bide bazterrak,
erreka denak,
gu denon senak
irensteko...
Bidea goza,
xendaren poza,
lehena ni naiz
elurra zapaltzen:
elur erori berria...
Eguzki, euri,
edo sargori
Hotz edo gori,
lehor al da
Jaio, hilzori
Hau ala hori
Nor edo nori
zenbat teoria
nork berea dauka eta
nik nirea.
Zuhaitz barruko dardara bat gara gu.
Enbor barruko eraztunen besarkada.
Hori gara: bi arbola.
Hori gara: bi dardara,
joanean doazenak
izan arte bat bakarra.
Egunero hasten gara...
Haste hutsa mirari bat.
Mirari bat.
Mirari bat.
|
||||
4. |
Zure tristura
06:29
|
|||
ZURE TRISTURA
Zure tristura nabari dut
keinu partikular gisan,
dintasunez hain tristea
nola nahi zenuken izan.
Dintasunez hain tristea
kaletan zoazean,
ezpainak krabelin xuri
bihotza oinazepean.
Desafiozko hauzitan
epai zorrotzen esale,
ezer ez daukazularik
maitasunaren eskale.
Maitasuna maitasuna
romantikoen uharte,
penak desegingo zaitu
odola izoztu arte.
Zure tristura nabari dut
keinu bakarzale gisan,
etsipenean hain harro
nola nahi zenuken izan.
|
||||
5. |
Belarretan etzanda
07:19
|
|||
BELARRETAN ETZANDA
Hementxe nago, zein urrun,
zein bertan, zelaian etzanda,
udaberriko txoriez blai
lagunekin jolasean.
Hementxe nago aspaldi,
izuz jota, gazte-gazterik.
Ametsak dauzkat min-loretan,
gorputzaren sua pozetan,
maite baten hitzak bitsetan,
ezkutuko lur guztiak.
maite baten hitzak bitsetan,
ezkutuko lur guztiak
Hementxe dabil bihotza,
taupaka, kilker baten legez
ozen kantuan, iragarriz:
jaialdia hastera doa.
Ametsak dauzkat min-loretan,
gorputzaren sua pozetan,
maite baten hitzak bitsetan,
ageriko lur guztiak. (bis)
Ezin dut etsi, lagunak zain dauzkat,
ezin dut etsi, maite dut bizitza,
ezin dut etsi, bizitza hor dago,
ezin dut etsi, maite zaituztet.
Ez nago hilda,
bizirik nago,
ez nago hilda,
zuengan nago,
ez nago hilda,
bizirik nago,
ez nago hilda,
zuengan nago,
ez nago hilda,
ez nago hilda,
ez nago hilda...
|
||||
6. |
Munduko hiritar
05:59
|
|||
MUNDUKO HIRITAR
Haizearen kontra ez zaitez tematu,
amore eman,
Ez minik sentitu, ez penarik hartu,
bizilege da. (bis)
Elurretan oinez dabilenak daki,
neguan ez da goxo,
Bihotz begiekin begiratzen dena
da maiteago.
Munduko hiritar izatea da nire amets,
Baina nik, ez dakit nola egiten den amets, amets,
Garaile kolorez jantzi, nonahiko izan, irribarrez,
Hizkuntza txikien ele ixilen hatsa entzun gabe.
Olatu gainean aparretan zoaz,
erori gabe.
Azpian daudenak, hondoan direnak,
sentitu arren,
Korrontea alde, handienen pare,
paradisuan zaude
Aurrerabidea, boterea, kea,
zurekin daude.
Munduko hiritar izatea da nire amets,
Baina nik, ez dakit nola egiten den amets, amets,
Garaile kolorez jantzi, nonahiko izan, irribarrez,
Hizkuntza txikien ele ixilen hatsa entzun gabe.
|
||||
7. |
||||
HITZ GUZTIAK ASPALDI ESAN ZIREN
Ezeren baitan gaude, edo denean:
txorien hegadan eta zoruan,
itsasoak lagun duen ortuan
eta erloju urdin baten ertzean.
Gu gara gauzetan, eta haiek gugan:
elkarren ispilu, atal jainkozko,
materia eta elur ahozko,
Eurite Handia minez sutan. (bis 2 estrofak)
Txoko orotan dauzkagu begiak,
arbolen garaieran gara hazten,
hitz guztiak aspaldi esan ziren,
hitz guztiak aspaldi esan ziren .
Txoko orotan dauzkagu begiak,
arbolen garaieran gara hazten,
hitz guztiak aspaldi esan ziren,
aspaldi esan ziren, aspaldi esan ziren...
Denak gara ur beretik haziak,
denok dugu ur beretik edaten,
denak gara erdi-banako, biren.
denak gara erdi-banako, biren.
Gu gara gauzetan, eta haiek gugan:
elkarren ispilu, atal jainkozko,
materia eta elur ahozko,
Eurite Handia minez sutan.
Ezeren baitan gaude, edo denean:
txorien hegadan eta zoruan,
itsasoak lagun duen ortuan
eta erloju urdin baten ertzean. (bis)
Txoko orotan dauzkagu begiak,
arbolen garaieran gara hazten,
hitz guztiak aspaldi esan ziren,
hitz guztiak aspaldi esan ziren .
Txoko orotan dauzkagu begiak,
arbolen garaieran gara hazten,
hitz guztiak aspaldi esan ziren,
aspaldi esan ziren, aspaldi esan ziren...
|
||||
8. |
Lesbos
07:10
|
|||
LESBOS
Inor ez da irla,
inor ez da bakar:
kasik ziurrago
artxipielago... (bis)
Irla ez den gizon-
emakume asko
irlarantz badatoz,
ez da irlatzeko.
Nekeak itota
ez da lo lasaia:
krudela denean,
ez deitu bidaia...
Haurra haur da beti
(e)ta harria harri,
nahiz (e)ta bularretik
ozpina edoski.
Koordenada bat
gerraren zedarri,
mugan sokasalto-
an dira ibili…
Lokarria, soka,
dardar eta oka:
ukabilak joka
hesteetan kolpa...
Heste bat, beste bat,
eta heste mila:
hau liseritzerik
balego bezala.
Begiak, ordea,
nork bereak dauzka:
berde, urdin, arre…
itsasoko more...
Lesbos uhartean
ere gure gisa,
baina gehitu horri
txarrantxaren isla...
|
||||
9. |
Lampedusa
06:57
|
|||
LAMPEDUSA
Ama, oi ama, ez naiz galdua, ez naiz galdua
Ama, oi ama, bizirik nago, ez gara ito;
lurra ikusten dut, portuko argiak, ilunpe handian,
zerupe garbian
Biluzik nator lagun; bidean utzi dut dena,
bidean dena...dena
Ametsak begi-ninietan,
bihotz erdibitua;
bidaia infernuan barna,
gosea krudela da.
Ama, Oi ama, Ama, Oi ama,
Tahir, Jammal, Farid, Aya...!!!
Hotza, izua, erru gaiztoa, penaren zama
sehaskatikoa, ezabaezina;
ez dakit zer den poza,
azala urratuz betea,
lagunak zapalduak.
Gu gara zuen lotsari,
gu gara zuen egi,
gu gara Europako mina,
gu gara denen egi,
gu gara Lampedusako ulu,
gu gara guztion min.
Ama, Oi ama, Ama, Oi ama,
Tahir, Jammal, Farid, Aya...!!!
|
||||
10. |
Argiak itzali
04:59
|
Tenpora PV, Spain
The Tenpora sound, unique in the Basque scene, makes us forget everything but the most important. The overtones of pop, jazz, soft rock, a barely perceptible point of improvisation and their ability to interpret with the same elegance the most desolate and the most bright songs in the world, lead us to that pleasant sensation of inhabiting a planet without perceptible gravity. ... more
Streaming and Download help
If you like ITZULIKA, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp