Get all 7 Tenpora releases available on Bandcamp and save 20%.
Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of AMA, Ama (Single), MUNDU BERRIA, Iraolanekoa (single), Berriro asma nazazu, ITZULIKA, and TENPORA.
1. |
Tenporaz gabiltza
04:51
|
|||
Tenpora ez da denbora bakarrik,
denbora ez da tenpora soilik,
tenpora gu gara eguratsaren lihoan,
gu eta guztiok batera bakarrik,
elkarrekin behin eta berriz mundua sortuz.
Tenpora badoan ahairea da,
atzera itzultzen den lurrina
bizi ditugun gizaldien ipuina,
izan ginena eta inoiz izango ez garena.
Tenpora denboralea da,
urtegiro denen belaze ahaztua,
atzeman ezin litekeen lapur errukarria,
gure eztarrian gelditu zen hitz zuri ttikia.
Tenpora enborrean gora ihesi doan
txoria da, askatasunaren irrika,
bizitzeko behar ez dugun erlojua
eta eskuetan utzi ziguten laztana.
Tenpora ez da denbora bakarrik,
denbora eta harago da: atzoko ura (bis)
eta biharko legamia, daukagun bizia
eta maitatu behar dugun begirada bakoitza.(bis)
|
||||
2. |
Frustration
04:26
|
|||
Zure begietan
ezpain bustietan
bizitza badoa
bizitza badator,
zerua non dago
haizea galdezka
zure besoetan
maite (bis)
Zaude, hemen.
Izar artean
laino gainean
amets betean
beti
hemen da gaur
|
||||
3. |
Hauskorrago ni
04:00
|
|||
Teiletatik
erortzen ez den
euri
tanta.
Korapilo
gabeko sare
garden,
leuna.
Le(he)n begi kolpean
soil, ahul, hauskor itxurako.
(E)ta bai, zera...
Nekearen bailaran
oreina naiz, zuri segiz.
Armiarma sarean
orekari eutsi.
Arratsero
atea joka
nabil;
giltzarik ez daukat:
derrigor atean kax, kax, kax,
arnas-estuz:
“Ni naiz”.
|
||||
4. |
Agur Euzkadi
03:47
|
|||
Agur Euzkadi, Jaunak naroa
Aberri eder argira!
Neure negarrak jarion neuzan
zeure mendiai begira.
Seme bat zeukan baina etsaiak
kendu eutsoen bihotza.
Soin ederrera ixuri jakon
Maiatz bateko goiz hotza.
Gurutz deunari musu eginaz
alde egin eutson mundutik;
Kristoren gentza aho ganean
loratu jakon gaztetik.
Jaunaren maitez, aberri maitez
ez eban euki bildurrik,
eta zeuretzat, zorion hutsa
opaldu eutson gogotik.
Euzkadi ona, zagoz betiko
Kristoren fede betean
holan zoruna bilauko dozu
hemen ezpada zeruan.
Heriotz deuna aurrean daukot
sinistu bada euzkoa;
Euzkadi aske izan daitean
zaindu Josuren legea.
Eder jatazan euzko basterrak,
eder itxaso zabala;
baña oraintxe ederrago yat
heriotz honen itzala!
Gaztea nozu bizitz honetan
ta ez jatan palta gauzarik.
Jauna gogorra aldi honetan
ihes eitea lurretik!
Ez bedi egin neure oldea
Zeure nahia bai ostera.
Gogoa doa zeru argira
gorputza lur ilunera.
|
||||
5. |
Beti da orain
04:22
|
|||
Beti da orain hiltzeko, ez gero edo bihar
Maite ezen bizitzeko nahi baitut hil
Zugan izateko ibai eta maindire
Apirileko edertasun ordigarrian
Zure muxu bat nahi nuke orain
Orain hiltzeko
Apur bat hiltzeko
Zure ezpainen bizi bizian
Zure muxu bat
Apur bat hiltzeko... (bis)
Zure besoetan hil apurño bat
Liburuaren usainak iraun bitartean
Eta gero esnatu edo berpiztu
Beste gutasun horretan
Urrunago...
... sutetik erauzia,
lur eta ongarri bihurturik zorionerako.
Zure muxu bat
Nahi nuke orain
Orain hiltzeko
Apur bat hiltzeko.
Zure ezpainen bizi-bizian,
Zure muxu bat
Apur bat hiltzeko... (bis)
|
||||
6. |
||||
Zure bila ibili naiz bart
kilkerretan galdua. (bis)
Gauez udaberriak beste kolore bat du,
baina ez isilagoa, zuriagoa baizik.
Galdetu dut ohetik kanpora,
burkotik burkora eta hatzekin,
eta urretxorien ametsetan ere bai;
inork ez du ezer jakin,
Orain ez da bart, orain gaur da betiko
eta zure azala mamitan daukat irriz,
Zure bila ibili naiz bart
kilkerretan galdua. (bis)
Gauez udaberriak beste kolore bat du,
baina ez isilagoa, zuriagoa baizik.
Hor ibili zara, hor nonbait biluzik,
natura bera baino ederrago eta kantari,
izarrak orin eginak larru amaigabean.
Orain ez da bart, orain gaur da betiko
eta zure azala mamitan daukat irriz,
Orain ez da bart, orain gaur da betiko
betiko niretzat izara hauen loredian.
|
||||
7. |
Bai mundu berria
05:26
|
|||
Porlanezko izateko
badago laguntza:
zubi, errepide edo...
gauerdiko ahuntza.
“Ideiaz beterik nator,
zer egin dezaket?”
Hobe pobre izatea
laket.
“Dakienak ez daki deus,
eta gu lotsati”,
hala entzun nion behin
nik lotsati bati,
maneiatzen gaituztela
aise eta erraz,
haien bazka dira gure
ametsak.
Chorus:
Heldu da... bai mundu berria!
Utikan!, zertarako musika?
Eztulak,
zarata...
horrekin
nahikoa omen da...
nahikoa omen da...
“Laguna hago isilik
ez atera txintik,
paradisua ei dator
deus ez ulertzetik;
sentimendu ahul horiek
guztiak a(ha)ztetik...
segi oinez koldarrenen
orpotik”
|
||||
8. |
Argia (eta finish)
06:18
|
|||
Argiz beterik utzi nuen
etxeko giltzen zarata,
gandu hormaturantz noa
zure bila. (bis)
Euri umelak bustitzen gaitu,
begira daude izar txintak.
Euri zuriak biluzten gaitu,
beha daukagu zeru goia.
Argiz beterik utzi nuen
gure larruen baratza,
atzoko ihintzean entzuten da
zure dantza.
Argiz beterik utzi nuen
elur-maluten azantza,
irriz oinutsik dabil
esperantza. (bis)
Euri umelak gure izenak
esaten ditu bizi-pozez.
Euri umelak gure musuak
ospatzen ditu ezin hilez.
Argiz beterik utzi nuen
etxeko giltzen zarata,
gandu hormaturantz nihoa
zure bila.
Gure izenak euritan bizirik,
gure loa txoritan zintzilik,
argiaren mirarian
musu gara betiko,
argiaren mirarian
musu gara betiko.
|
||||
9. |
Neguko Kabaret
05:14
|
|||
Hotzez jota nago, besarka nazazu, maite.
Negu gorria da, hor dago mundua, maite
biluzik zeruan, izaren musuan.
Hotzez jota nago, besarka nazazu, sorgin.
Zure begietan, malko-ihintzetan hargin,
ikusten ditut elur zuriak
gure azalen hiztegian.
Hotzez jota nago, zatoz gainerago, kuttun.
Lurmen gaitezen gaur itzal urdinetan leun,
isilik, argi gingaraino,
gomutak berpiztuz, bizirik betiko.
Hotzez jota nago, zatoz gainerago, kuttun.
Gailurretan urrun, itzal urdinetan leun,
ikusten ditut hezur zuriak
gure ninien mirarian.
Ikusten ditut elur zuriak
gure ninien mirarian.
|
||||
10. |
Gure hitzak
05:55
|
|||
Gure hitzak
esan berriz esan
ez daitezela ahaztu
ez daitezela gal,
elur gainean txori hanka arinek
utzitako arrasto sail ederra bezalaxe
Txoriñua nurat hua
bi hegalez airian?
Zer dio isilytzen denak
isiltzen denean?
Gizon galduak, nork lagunduko?
miseria sufri ezin dutenak.
Oi lur, oi lur, ene lur enea...
Maitea nun zira
nik ez zaitut ikusten
ez berririk jakiten
nurat galdu zira.
|
||||
11. |
Zaldiak denbora
06:14
|
|||
Zerumugan bizi da, beraz inon ez,
zu hara heldu orduko, urtu dena lez.
Hare(a)-erlojuetan, jada ez dago,
Hatz puntarekin ere ez duzu atzemango.
Haize boladak bidea marraz
dezan utziko dugu, nahas-mahas.
Entzun orduko, pasa da xarma,
esan orduko, akabo.
Norbaitek esan zizun, “beti da garaiz”.
Norbaitek esan zizun, “beti berandu”.
Ferrarik gabe, uhalak aske,
tximak airean,
dihoan zaldia.
Iparra
hegoan dauka eta,
hegoa berriz, non da?
Iparraldean edo
are urrunago…
(Zerumugan bizi da, beraz inon ez...)
|
||||
12. |
Non zaude
05:52
|
|||
Hezur huts dago haurtxoa
lur lehorraren gainean,
goserik, bakarrik, ikaraturik, eltxoen mendean,
begiak, ezpainak, eskuak, bihotza birrinduak.
Non zaude, nor zara, ume, nor zara, zer egin dizute,
non zaude, non zaude, zu zara gure World Photo Press.
Kamera eskutan dauka,
zoomak hurbiltzen dio heriotza;
itxaron, badatoz, intzirika, putreak saldoan,
begiak, ezpainak, eskuak, bihotza jatera: klik!
Non zaude, nor zara, ume, nor zara, zer egin dizute,
non zaude, non zaude, zu zara gure World Photo Press.
Non gaude, nor gara, ume, nor gara, zer egin dizugu,
non gaude, non gaude zu zara gure World Photo Press.
|
Tenpora PV, Spain
The Tenpora sound, unique in the Basque scene, makes us forget everything but the most important. The overtones of pop, jazz, soft rock, a barely perceptible point of improvisation and their ability to interpret with the same elegance the most desolate and the most bright songs in the world, lead us to that pleasant sensation of inhabiting a planet without perceptible gravity. ... more
Streaming and Download help
If you like MUNDU BERRIA, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp