We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

MUNDU BERRIA

by TENPORA

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

  • Full Digital Discography

    Get all 7 Tenpora releases available on Bandcamp and save 20%.

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of AMA, Ama (Single), MUNDU BERRIA, Iraolanekoa (single), Berriro asma nazazu, ITZULIKA, and TENPORA. , and , .

    Purchasable with gift card

      €32 EUR or more (20% OFF)

     

1.
Tenpora ez da denbora bakarrik, denbora ez da tenpora soilik, tenpora gu gara eguratsaren lihoan, gu eta guztiok batera bakarrik, elkarrekin behin eta berriz mundua sortuz. Tenpora badoan ahairea da, atzera itzultzen den lurrina bizi ditugun gizaldien ipuina, izan ginena eta inoiz izango ez garena. Tenpora denboralea da, urtegiro denen belaze ahaztua, atzeman ezin litekeen lapur errukarria, gure eztarrian gelditu zen hitz zuri ttikia. Tenpora enborrean gora ihesi doan txoria da, askatasunaren irrika, bizitzeko behar ez dugun erlojua eta eskuetan utzi ziguten laztana. Tenpora ez da denbora bakarrik, denbora eta harago da: atzoko ura (bis) eta biharko legamia, daukagun bizia eta maitatu behar dugun begirada bakoitza.(bis)
2.
Frustration 04:26
Zure begietan ezpain bustietan bizitza badoa bizitza badator, zerua non dago haizea galdezka zure besoetan maite (bis) Zaude, hemen. Izar artean laino gainean amets betean beti hemen da gaur
3.
Teiletatik erortzen ez den euri tanta. Korapilo gabeko sare garden, leuna. Le(he)n begi kolpean soil, ahul, hauskor itxurako. (E)ta bai, zera... Nekearen bailaran oreina naiz, zuri segiz. Armiarma sarean orekari eutsi. Arratsero atea joka nabil; giltzarik ez daukat: derrigor atean kax, kax, kax, arnas-estuz: “Ni naiz”.
4.
Agur Euzkadi 03:47
Agur Euzkadi, Jaunak naroa Aberri eder argira! Neure negarrak jarion neuzan zeure mendiai begira. Seme bat zeukan baina etsaiak kendu eutsoen bihotza. Soin ederrera ixuri jakon Maiatz bateko goiz hotza. Gurutz deunari musu eginaz alde egin eutson mundutik; Kristoren gentza aho ganean loratu jakon gaztetik. Jaunaren maitez, aberri maitez ez eban euki bildurrik, eta zeuretzat, zorion hutsa opaldu eutson gogotik. Euzkadi ona, zagoz betiko Kristoren fede betean holan zoruna bilauko dozu hemen ezpada zeruan. Heriotz deuna aurrean daukot sinistu bada euzkoa; Euzkadi aske izan daitean zaindu Josuren legea. Eder jatazan euzko basterrak, eder itxaso zabala; baña oraintxe ederrago yat heriotz honen itzala! Gaztea nozu bizitz honetan ta ez jatan palta gauzarik. Jauna gogorra aldi honetan ihes eitea lurretik! Ez bedi egin neure oldea Zeure nahia bai ostera. Gogoa doa zeru argira gorputza lur ilunera.
5.
Beti da orain hiltzeko, ez gero edo bihar Maite ezen bizitzeko nahi baitut hil Zugan izateko ibai eta maindire Apirileko edertasun ordigarrian Zure muxu bat nahi nuke orain Orain hiltzeko Apur bat hiltzeko Zure ezpainen bizi bizian Zure muxu bat Apur bat hiltzeko... (bis) Zure besoetan hil apurño bat Liburuaren usainak iraun bitartean Eta gero esnatu edo berpiztu Beste gutasun horretan Urrunago... ... sutetik erauzia, lur eta ongarri bihurturik zorionerako. Zure muxu bat Nahi nuke orain Orain hiltzeko Apur bat hiltzeko. Zure ezpainen bizi-bizian, Zure muxu bat Apur bat hiltzeko... (bis)
6.
Zure bila ibili naiz bart kilkerretan galdua. (bis) Gauez udaberriak beste kolore bat du, baina ez isilagoa, zuriagoa baizik. Galdetu dut ohetik kanpora, burkotik burkora eta hatzekin, eta urretxorien ametsetan ere bai; inork ez du ezer jakin, Orain ez da bart, orain gaur da betiko eta zure azala mamitan daukat irriz, Zure bila ibili naiz bart kilkerretan galdua. (bis) Gauez udaberriak beste kolore bat du, baina ez isilagoa, zuriagoa baizik. Hor ibili zara, hor nonbait biluzik, natura bera baino ederrago eta kantari, izarrak orin eginak larru amaigabean. Orain ez da bart, orain gaur da betiko eta zure azala mamitan daukat irriz, Orain ez da bart, orain gaur da betiko betiko niretzat izara hauen loredian.
7.
Porlanezko izateko badago laguntza: zubi, errepide edo... gauerdiko ahuntza. “Ideiaz beterik nator, zer egin dezaket?” Hobe pobre izatea laket. “Dakienak ez daki deus, eta gu lotsati”, hala entzun nion behin nik lotsati bati, maneiatzen gaituztela aise eta erraz, haien bazka dira gure ametsak. Chorus: Heldu da... bai mundu berria! Utikan!, zertarako musika? Eztulak, zarata... horrekin nahikoa omen da... nahikoa omen da... “Laguna hago isilik ez atera txintik, paradisua ei dator deus ez ulertzetik; sentimendu ahul horiek guztiak a(ha)ztetik... segi oinez koldarrenen orpotik”
8.
Argiz beterik utzi nuen etxeko giltzen zarata, gandu hormaturantz noa zure bila. (bis) Euri umelak bustitzen gaitu, begira daude izar txintak. Euri zuriak biluzten gaitu, beha daukagu zeru goia. Argiz beterik utzi nuen gure larruen baratza, atzoko ihintzean entzuten da zure dantza. Argiz beterik utzi nuen elur-maluten azantza, irriz oinutsik dabil esperantza. (bis) Euri umelak gure izenak esaten ditu bizi-pozez. Euri umelak gure musuak ospatzen ditu ezin hilez. Argiz beterik utzi nuen etxeko giltzen zarata, gandu hormaturantz nihoa zure bila. Gure izenak euritan bizirik, gure loa txoritan zintzilik, argiaren mirarian musu gara betiko, argiaren mirarian musu gara betiko.
9.
Hotzez jota nago, besarka nazazu, maite. Negu gorria da, hor dago mundua, maite biluzik zeruan, izaren musuan. Hotzez jota nago, besarka nazazu, sorgin. Zure begietan, malko-ihintzetan hargin, ikusten ditut elur zuriak gure azalen hiztegian. Hotzez jota nago, zatoz gainerago, kuttun. Lurmen gaitezen gaur itzal urdinetan leun, isilik, argi gingaraino, gomutak berpiztuz, bizirik betiko. Hotzez jota nago, zatoz gainerago, kuttun. Gailurretan urrun, itzal urdinetan leun, ikusten ditut hezur zuriak gure ninien mirarian. Ikusten ditut elur zuriak gure ninien mirarian.
10.
Gure hitzak 05:55
Gure hitzak esan berriz esan ez daitezela ahaztu ez daitezela gal, elur gainean txori hanka arinek utzitako arrasto sail ederra bezalaxe Txoriñua nurat hua bi hegalez airian? Zer dio isilytzen denak isiltzen denean? Gizon galduak, nork lagunduko? miseria sufri ezin dutenak. Oi lur, oi lur, ene lur enea... Maitea nun zira nik ez zaitut ikusten ez berririk jakiten nurat galdu zira.
11.
Zerumugan bizi da, beraz inon ez, zu hara heldu orduko, urtu dena lez. Hare(a)-erlojuetan, jada ez dago, Hatz puntarekin ere ez duzu atzemango. Haize boladak bidea marraz dezan utziko dugu, nahas-mahas. Entzun orduko, pasa da xarma, esan orduko, akabo. Norbaitek esan zizun, “beti da garaiz”. Norbaitek esan zizun, “beti berandu”. Ferrarik gabe, uhalak aske, tximak airean, dihoan zaldia. Iparra hegoan dauka eta, hegoa berriz, non da? Iparraldean edo are urrunago… (Zerumugan bizi da, beraz inon ez...)
12.
Non zaude 05:52
Hezur huts dago haurtxoa lur lehorraren gainean, goserik, bakarrik, ikaraturik, eltxoen mendean, begiak, ezpainak, eskuak, bihotza birrinduak. Non zaude, nor zara, ume, nor zara, zer egin dizute, non zaude, non zaude, zu zara gure World Photo Press. Kamera eskutan dauka, zoomak hurbiltzen dio heriotza; itxaron, badatoz, intzirika, putreak saldoan, begiak, ezpainak, eskuak, bihotza jatera: klik! Non zaude, nor zara, ume, nor zara, zer egin dizute, non zaude, non zaude, zu zara gure World Photo Press. Non gaude, nor gara, ume, nor gara, zer egin dizugu, non gaude, non gaude zu zara gure World Photo Press.

about

TENPORA taldearen lehen CD-a (2014)

First album of the Basque group TENPORA (2014)

credits

released July 4, 2023

Hasier Oleaga (bateria/drums)
Itsaso Etxebeste (baxua/bass)
Juantxo Zeberio Etxetxipia (pianoa, hammond B-3 eta teklatua/piano, hammond B-3 & keyboards)
Beñat Barandiaran (gitarra elektrikoa/electric guitar)
Elene Arandia (ahotsa/voice)



All songs composed by: Juantxo Zeberio Etxetxipia, except:
4 (Agur Euzkadi): Antton Valverde/Lauaxeta
11 (Gure Hitzak): Mikel Laboa/Bernardo Atxaga



2014ko azaro-abenduan, Beasaingo Pottoko Studioan grabatu eta nahastua/Recorded and mixed at Pottoko Studio in Beasain, on November-December of 2014
Soinu teknikaria/Sound enginneer: Fredi Pelaez

Diseinua/Design: GKO gallery TOLOSA- www.gko-gallery.com

license

all rights reserved

tags

about

Tenpora PV, Spain

The Tenpora sound, unique in the Basque scene, makes us forget everything but the most important. The overtones of pop, jazz, soft rock, a barely perceptible point of improvisation and their ability to interpret with the same elegance the most desolate and the most bright songs in the world, lead us to that pleasant sensation of inhabiting a planet without perceptible gravity. ... more

contact / help

Contact Tenpora

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like MUNDU BERRIA, you may also like: